Gizartea -

'Jendaurrean erabili'-k euskarazko komunikazio publikoa sustatuko du

Edozein erakundek euskaraz publikoki komunikatzeko unean dituen zalantzak eta zailtasunak gainditzen laguntzeko asmoz, elkarri laguntzako sare bat sortu dute.

Jendaurrean erabili-k erakundeen euskarazko komunikazioa lagunduko du. Argazkia: EiTB
Jendaurrean erabili-k erakundeen euskarazko komunikazioa lagunduko du. Argazkia: EiTB
'Jendaurrean erabili' proiektuaren aurkezpena

0:35

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, irailak 30, Soziolinguistika Klusterrak UPV/EHUrekin elkarlanean egin duen ‘Jendaurrean erabili’ egitasmoa aurkeztu dute. Horren helburua euskararen erabilera eta hedapena egokia sustatzea da.

Dagoeneko, euskarazko komunikazio publikoa errazteko eta hobetzeko asmoz, elkarri laguntzako sare bat sortu dute. Proiektuaren aurkezpenean, orain arte egindako lana ezagutzera eman dute, eta gaurtik aurrera egingo duten lanaren nondik norakoak azaldu dituzte. Gainera, Eduardo Apoka egitasmoaren zuzendariak ‘Jendaurrean erabili’ webgunearen aurkezpena egin du.

Proiektu horren bidez, edozein erakundek euskaraz publikoki komunikatzeko unean dituen zalantzak eta zailtasunak gainditzen laguntzea da helburua. Horretarako, “praktika-komunitate” edo sare bat jarri dute martxan antolatzaileek. Sare hori elkarrekin ikasteko gune bat izango da, eta arloko adituen eta ikerlarien partaidetza izango du.

2015etik hona bederatzi erakundek hartu dute parte proiektuaren lehen fasean, horiek dira ADEGI, AEK, Athletic, UPV/EHU, EITB, ELA, Getxoko udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Guggenheim Museoa. Alde horretatik, egitasmo horretan parte hartu nahi duten erakunde guztiei sare horretara gehitzeko aukera zabaldu diete.

Aurkezpena Bizkaia Aretoan izan da, eta bertan izan dira Jon Zarate, UPV/EHUko euskarra errektoreodea; Jorge Gimenez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ikerketa eta koordinaziorako zuzendaria; Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari orokorra; eta Olatz Olaso, Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gaurko albisteak Bizkaia EHU Gizartea Gaurko azken orduko albistea