Gizartea -
Kalamuaren elkarte sozialak
Bilboko Udalak kalamu elkarteen kokapena arautuko du
Proposamena EH Bilduk, Udalberriak eta Goazen Bilbaok egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udalak araudi urbanistiko bat egingo du, kalamuaren elkarte sozialak non kokatu ahalko diren eta beren jarduerarako baldintzak zehazteko.
Hala adostu dute gaur egindako osoko bilkuran. EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen Bilbaok elkarrekin aurkeztutako proposamena eztabaidatu dute.
Joan den apirilaren 7an Eusko Legebiltzarrak Menpekotasunen Legea onartu ostean eta aipatu elkarteak legalki sortzeko aukera aitortu ondoren, hiru alderdiek ezinbestekotzat jo dute kalamuaren elkarte sozialen inguruko araudi bat lantzea.
Bilboko udal-gobernuak (EAJ-PSE) zuzenketa bat egin du proposamenean, araudia “urbanistikoa” izan behar duela zehaztuta. Ekimenak aurrera egin du, alderdi guztiek zuzenketa hori onartuta, PPk salbu, abstenitu egin baita.