Gizartea -

Bizkaia

Gazteriaren Kontseiluak Bilbon izandako eraso lesbofobo bat salatu du

Larunbatean, Bilboko Iturribide kalean, bi neskari eraso zieten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bi emakumeren kontra Bilbon izandako eraso lesbofobo bat salatu du. Bi neska kalean elkarri musu ematen ari zirenean, gizon batek eraso egin zien.

Aipaturiko erakundeak bidalitako oharraren arabera, ostegun gauean Bilbon bi emakumek pairatutako "diskriminazio" kasua salatzeko deitutako protesta izan eta ordu batzuetara gertatu zen larunbateko erasoa. Ostegun gauean bi emakume Bilboko taberna batetik irtetera "gonbidatu" zituzten besarkada bat eman ziotelako elkarri.

Larunbateko erasoa Bilboko Iturribide kalean gertatu zen, eta dagoeneko salatu dute jendaurrean eta poliziaren aurrean.

Erasoa jasan zutenean bi neska horiekin zeuden pertsonak erasotzaileari jarraitu zioten, eta horietako bati zauria egin zion ezpainean kristalezko botila batekin.

EGKren esanetan, "guztiz onartezina" da LGTB kolektiboaren kontrako indarkeria, eta gazteen artean gertatzea deitoratu du.

Bestalde, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak indarkeria mota horri aurre egiteko neurriak hartzeko eta kolektiboak pairatzen dituen diskriminazio kasu guztien jarraipena egiteko behatoki bat sortzeko eskatu dio Administrazioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Eguneko albisteak