Gizartea -
Polizia-operazioa
Bi atxilotu Valladolid eta Murtzian, jihadismoarekin lotura dutelakoan
Batek Siriako mugara egin zuen bidaia, eta berriz bueltatzeko asmoa zuen.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak bi marokoar atxilotu ditu Valladoliden eta Murtzian, jihadismoarekin lotura dutela egotzita. Barne Ministerioak jakitera eman duenez, elkar babesteaz gain, elkarlanean aritzen ziren.
Valladoliden atxilotutako ustezko jihadista Turkia eta Siria arteko mugara joan zen, eta hango agintariek atxilo hartu zuten. Aske utzi ostean, Espainiara itzuli zen, bere lankidearekin harremanetan jartzeko. Siriara lehenbailehen bueltatzeko asmoa zuen, Daeshekin bat egiteko.
Internet bidez erradikalizatu omen zen, talde terroristaren eduki propagandistiko eta ideologikoak irakurrita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea