Gizartea -
Gertakaria
Lau pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte Guadalajaran, zatituta
Ikerketaren iturriek diotenez, baliteke kontu-garbitze baten ondorioz hil izana.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak lau pertsonaren (bi heldu eta bi adingabe) gorpuzkiak aurkitu ditu Piozen, Guadalajaran, La arboleta de Pioz urbanizazioko etxe batean. Antza denez, gorpuak zatituta zeuden, eta hainbat poltsatan sartuta.
Ikerketaren arduradunen esanetan, bizilagunek ohartarazi zuten Polizia, inguruan usain txarra zegoelako. Badirudi kontu-garbitze baten ondorioz hil izana, baina ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea