Gizartea -

Ondarroa

Berriz luizia izateko arriskuaz ohartarazi dute Kamiñaldeko familiek

Mendia egonkortzeko lanak ez eteteko eskatu dute, kalte gehiago ekidin ahal izateko.

Ondarroa. Argazkia: eitb
Ondarroa. Argazkia: eitb
Kamiñaldeko bizilagunek salatu dute etxebizitzen egoera okerrera doala

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako Kamiñaldeko mendi-magalean izandako luiziaren eraginez martxoan euren etxebizitzetatik joan behar izan duten ehunka familiek arriskuak bere horretan jarraitzen duela ohartarazi dute gaur. Hori dela eta, mendia egonkortzeko egiten ari diren lanak ez eteteko eskatu dute.

Aiert Etxaniz kaltetuak biltzen dituen koordinakundearen bozeramaileak salatu duenez, Bizkaiako Foru Aldundiak mendiaren egoeraren larritasuna gutxitzea erabaki du, sendotze lanak hasieratik gainbegiratzen ari den geologoaren irizpideen aurka. Izan ere, aditu horren arabera, oraindik luizia izateko arriskua dago.

Berebat, larritasun maila arinduz gero, proiektu berria jarri beharko litzatekeela martxan dio, baita hori esleitzeko lehiaketa publiko berria ere. Hortaz, kaltetutako familiek ezingo lukete martxoaren hasieran etxera itzuli.

Etxanizen esanetan, "ura eta lurra sartzen ari da etxeetan, eta egitura kaltetuko ote duten beldur gara". Azkenik, asteotan etxebizitzen egoerak okerrera egin duela azpimarratu du, menditik harriak erori direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Ondarroa argazkiak Gaurko azken orduko albistea Lur-jausiei buruzko albisteak Lea-Artibai gaur