Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Sute batek erabat suntsitu du Baionako Canopia hondakin biltegia

Sutea mendean hartzea lortu dute suhiltzaileek, baina oraindik ez dago guztiz itzalita.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute handia piztu da bart Baiona iparraldean dagoen Canopia hondakinak tratatzeko zentroan; garrek erabat suntsitu dute eraikina. Sutea kontrolpean hartzea lortu dute, eta hura amatatzeko lanetan daude sei suhiltzaile kamioi.

Garrak 03:00ak aldera piztu dira, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta, eta 07:30erako mendean hartzea lortu dute bertaratu diren 50 bat suhiltzaileek. Dena dela, oraindik ez dago guztiz itzalita.

Suak erabat suntsituta utzi du 1.500 metro koadroko eraikina. Zorionez, ez da inor zauritu. Erre usaina Baionan bertan ere atzeman omen zitekeen goizean, Euskadi Irratiak jakinaraz duenez.

Biltegiak zazpi urte zeramatzan martxan, Bil Ta Garbi sindikatuak kudeatuta. Hain zuzen, aipatu iturrion arabera, sindikatuko arduradun guztiak bertatu dira, egoera kudeatzeko modua aztertzeko.

Aurretik ere izan da inoiz suterik horrelako gune batean. Zuberoan, esaterako, oso denbora tarte laburrean, bi sute izan dira antzeko biltegietan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Suteak bideoak Baionako albisteak Gizartea Albisteak