Gizartea -
Istripua
Bi lagun hil dira Iruña Okan izandako auto-istripuan
Ibilgailua errepidetik atera da eta segurtasun-hesia jo du; biktimak Tolosako eta Hendaiako bi gizonezko dira.
EITB.EUS
Bi lagun hil dira arratsalde honetan A-1 autobidean, Iruña Okan, izandako auto-istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Biktimak Tolosako eta Hendaiako bi gizonezko dira, 62 eta 59 urtekoak, hurrenez hurren.
Ezbeharra 15:40 inguruan jazo da, Irungo noranzkoan.
Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, ibilgailua (Frantziako matrikula duen Audi A6 bat) errepidetik atera da eta segurtasun-hesia jo du. Autoan zihoazen bi lagunak harrapatuta geratu dira.
Ertzaintza, bi anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira. Alabaina, medikuek ezin izan dute ezer egin, ordurako biak hilda zeudelako.