Gizartea -

desagerpena

Hilda aurkitu dute, urtegi batean, Urretxun desagertutako emakumea

Familiak salaketa jarri du gaur goizean, atzo ez zela etxera itzuli eta gaur ez dela lanera joan ikusita. Arratsaldean, autoa aurkitu dute Barrendiolan, eta urpekariek hilotza ikusi dute gero.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek Barrendiolako urtegian (Legazpi) aurkitu dute Urretxun desagertuta zegoen 38 urteko emakumea, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ainara Nazabalen familiak salaketa jarri du gaur goizean, atzo ez zela etxera itzuli eta gaur ez dela lanera joan ikusita. Horren ostean, martxan jarri dira bilaketa lanak.

Arratsaldeko lehenengo orduan emakumearen autoa aurkitu dute urtegiaren inguruan. Hala, bilaketak bertara bideratu dituzte, eta azkenean urpekariak izan dira gorpua aurkitu dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa EAE Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak Urretxu albisteak