Gizartea -
Herri-galdeketa
Donostiako zezenketen galdeketaren aurkako helegitea aurkeztu dute
Udalak otsailaren 19rako deitutako galdeketa behin-behinean bertan behera uzteko eskatu du Abokatutzak.
Agentziak | Erredakzioa
Otsailaren 19rako deitutako zezenketei buruzko galdeketaren aurkako helegitea aurkeztu du Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak Donostiako administrazio-auzietarako bigarren epaitegian. Halaber, galdeketa behin-behinean bertan behera uzteko eskatu du Abokatutzak.
Duñike Agirrezabalaga Donostiako Partehartze zinegotziaren hitzetan, "aurreikusitakoa heldu da", hortaz, ez du udal Gobernua ustekabean hartu.
Hori horrela, Udalak behin-behinean bertan behera uzteko eskaerari erantzungo diola esan du. Ildo berean, "galdeketak egiteko araudi berri bat lortzeko izpideak hasiko dituztela" esan du.
"Estatuak galdeketaren behin-behineko suspentsioa eskatu du, Justiziaren egoera ikusita, horren harira zabalik dagoen administrazioarekiko auzi-prozesua luzerako doala badakielako, eta ez dute horren inguruko erantzunik izango galdeketa egitea aurreikusita dagoen egunerako", esan du.
Behin-behineko suspentzioaren aurka helegitea jartzeaz gain, "Udalak abian den auzi-prozesuaren emaitzari zein Udalaren galdeketak egiteko araudiari itxaron beharko diotela" esan du Agirrezabalagak.