Gizartea -
Gasteiz
Gidari batek aparkatuta zegoen auto bat jo du, mozkortuta zihoala
Gasteizko Nieves Cano kalean jazo zen istripua, 21:30ean. 36 urteko gizonezkoari bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi diote.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du, autoan zihoala aparkatuta zegoen auto bat jo ondoren; izan ere, alkoholemia-proban laukoiztu egin du gehienez ere baimendutako alkohol-tasa, Udaltzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Ezbeharra igande iluntzean jazo zen, 21:30ean, Nieves Cano kalean. Istripua izan zen tokira joan ziren agenteek edanda zegoela sumatuta, alkoholemia-proba egin zioten gidariari. Botatako aire-litroko 1,04 eta 0,93 miligramo alkohol atzeman zizkioten egindako bi probatan.
Horren aurrean, Udaltzaingoak izapideak abiatu zituen, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita.