Gizartea -

Zirkulazioa

Kamioi batek guraizearena egin du N-1en eta ilarak sortu dira

Villabona parean izan da istripua. Bestalde, hiru pertsona zauritu dira Eskoriatzan gertatutako istripu batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek artaziarena egin du N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan. Ondorioz, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira gune horretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 06:20an jazo da, eta kamioia ezkerreko erreian gurutzatuta geratu da. Ertzaintzak erreia itxi behar izan du, baina 08:30erako berriz zabaldu du. Herri-lanetako langileek kamioia bidetik kendu dutenean, 09:45 aldera, etorri da bere onera zirkulazioa.

Hiru pertsona zauritu dira Eskoriatzan

Villabonakoa ez ezik, beste hainbat istripu izan dira goizean euskal errepideetan. Larrienetako batean, hiru pertsona zauritu dira, Eskoriatzan (Gipuzkoa), GI-3310 errepidean, bi autok talka eginda.

Ezbeharra 06:50ean jazo da, eta tarte batez guztiz itxi behar izan dute errepidea; zirkulazioa GI-627 errepidetik bideratu dute orduan. Hala ere, handik gutxira zabaldu dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Villabona albisteak Madril-Irun errepidea