Gizartea -

Iragarpena

Tenperatura 15 gradu jaitsiko da gaur

Bilbon 23 gradu egongo dira gehienez, eta Gasteizen 13 graduraino jaitsiko da.

Ekaitza Donostian. Argazkia: Efe
Ekaitza Donostian.
Ekaitza Donostian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, irailaren 8an, eguraldia nabarmen aldatuko da, eta tenperatura maximoak asteazkenan baino 15 gradu beherago geratuko dira hainbat lekutan.

Zerua oso hodeitsu egongo da, eta ipar isurialdean euri txikia egingo du, bereziki goizean. Arratsaldean baliteke ostarte batzuk irekitzea. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura balio altuenak 22-24 gradu artekoak izango dira. Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez, eta 23 gehienez; Donostian, 18 gutxienez, eta 22 gehienez; Gasteizen, 13 gutxienez, eta 22 gehienez; eta Iruñean, 17 gutxienez, eta 25 gehienez.

Itsasoan ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:17an eta 19:33an izango dira, eta itsasbeherak 01:10ean eta 13:31n. Uraren tenperatura 22 gradukoa da, eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gaurko azken ordukoa