Gizartea -
Hezkuntza
D ereduaren zabalkundearekin hasiko da ikasturtea Nafarroan
Guztira, 100.000 ikaslek hasiko dute ikasturtea; 60.000k, sare publikoan.
eitb.eus
Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria lehen aldiz azaldu da hedabideen aurrera Departamentuan aldaketa sakona egin eta gero.
Etzi abiatuko den ikasturteaz argibideak eman dituzte bertan, bi ideia nagusi azpimarratzeko: D eredua eremu ez euskaldunean zabaltzea; eta LOMCE, ahal den neurrian, saihestea. Nolanahi ere, errebalidak egingo dituztela jakinarazi du.
Guztira, Nafarroan 100.000 ikaslek hasiko dute 2016/17 ikasturtea; 60.000k, sare publikoan.
Hiru urteko ia 6.000 neska-mutiko (iaz baino 600 gutxiago) estreinakoz joango dira ikastetxera: % 62, irakaskuntza publikoan, eta % 38, itunpekoan.
Ikasturteak dakarren berrikuntza nagusia eremu ez euskaldunean sare publikoan euskaraz ikasteko aukera izango dutela.
Caparroson, Lodosan eta Tafallan zabalduko dituzte euskarazko lerroak, eta bide hori urratzen jarraitzea da Nekane Oroz Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi berriaren erronka.