Gizartea -

Bortxaketak

Sanferminetako bortxaketaren kasuan foru legea ezartzea eskatu dute

Lunes Lilas, Andrea eta Betaurreko Moreak kolektiboek elkarretaratzea egin dute aldarrikapen horrekin, sanferminetakoa “indarkeria matxista” izan zela iritzita.

Sexu erasoen kontrako protesta bat iragan sanferminetan. Argazkia: EiTB
Sexu erasoen kontrako protesta bat iragan sanferminetan.
Sexu erasoen kontrako protesta bat iragan sanferminetan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lunes Lilas, Andrea eta Betaurreko Moreak kolektiboek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Iruñean, San Fermin eguneko bost ustezko bortxatzaile andaluziarren kasuan indarkeria matxistaren kontrako foru legea ezar dezatela aldarrikatzeko, gazte madrildar batek pairatu zuena "indarkeria matxista" izan zela iritzita.

Tere Saez Lunes Lilas kolektiboaren ordezkariak azaldu duenez, legeak "oso argi" adierazten du, eta "garrantzitsuena" biktimak "defentsa ona" izatea da.

Elkarretaratzean, beste 20 bat lagunekin batera, Asun Casasola ere izan da, Nagore Laffage 2008ko sanferminetan hil zuten neskaren ama, eta auzipetuek "estrategiekin eta diruarekin inpunitatea" lortu nahi dutela salatu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Tratu txarrak Nafarroa Gaurko azken ordukoa