Gizartea -

Trafikoa

Auto bat harrapatu dute 216 km/h-ko abiaduran, Orion

Ertzaintzak atzeman zuen autoa A-8an egiten ari zen abiadura kontrol batean, baimendutako gehienezko abiadura 120 km/h-koa den leku batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko gidari bat harrapatu zuten atzo 216 km/h-ko abiaduran zihoala A-8 autopistan, Orio (Gipuzkoa) parean, eta errepideko segurtasunaren kontrako delituagatik auziperatu dute eta Donostiako Epaitegira joan beharko du.

Ertzaintzak atzeman zuen autoa A-8an egiten ari zen abiadura kontrol batean, baimendutako gehienezko abiadura 120 km/h-koa den leku batean.

16:30 inguruan, Mercedes Benz SLK 200 bat pasa zen errepidearen puntu horretatik, Bilboko noranzkoan, 216 km/h-ko abiaduran. Radarrak harrapatu zuen eta argazkia atera zion.

Zarauzko ordain-sarian, beste ertzain batzuk atzeman zuten ibilgailua gehiegizko abiaduran joateagatik, eta baimendutako abiadura 80 km/h-koan baino gehiagoan gainditu zuenez, errepideko segurtasunaren kontrako delituagatik auziperatu dute.

Hori dela eta, auto-gidariak epaitegira joan beharko du eta sei hilabeteko kartzela-zigorra jaso dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea