Gizartea -
Telefonia mugikorra
Galaxy Note7 telefonoa merkatutik kentzea aztertzen ari da Samsung
Samsung elektronika taldeak Galaxy Note7 telefonoa merkatutik kentzea aztertzen ari da, bateria kargatzen ari zirenean erre egin direla salatu eta gero erabiltzaile batzuek.
Agentziak | Erredakzioa
Samsung enpresak Galaxy Note7 telefono mugikorrak mundu osoan aztertuko dituela zabaldu du, erabiltzaile batzuk horien bateria kargatzen ari zirenean erre egin direla salatu eta gero.
Hori dela eta, Samsungek utzi egingo dio zenbait tokitan Galaxy Note7 modeloko gailuak saltzeari, eta modelo hori erosi zutenei beste bat utzi diete aldi baterako, eta aldatzeko aukera emango die, enpresako zuzendari batek prentsaurrekoan azaldu duenez.
Galaxy Note7 modeloak bost hazbetetik gorako pantaila kurbatu bikoitza, atzealde biribildua, arkatz adimenduna eta ertz kurbatuak ditu, uretan sartu ahal da eta begietako eskanerra du. Abuztuaren 19an merkaturatu zuten mundu mailan, eta, ordutik, hainbat erabiltzailek salatu dute kargatzen ari zirenean eztanda egin diela. Horregatik erabaki dute merkatutik kentzea.