Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Durangon izandako sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Ertzaintzak igandean atxilotu zuen 24 urteko gizonezkoa, eta goizean igaro da epailearen aurretik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak abuztuaren 21ean Durangon izandako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen atzo Durangon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Erasoa abuztuaren 21ean izan zen Durangoko tren-geltokiaren inguruetan. Emakumeak bere burua defendatzea lortu zuen, eta, ondoren, salaketa aurkeztu zuen. Salaketa horren aurrean, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta ustezko erasotzailea identifikatu ostean, atzo bertan atxilotu zuten.

24 urteko gizonezkoa gaur goizean igaro da epailearen aurretik.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Espainian Gizartea albisteak Durango Eguneko albisteak