Gizartea -

indarkeria matxista

Sexu eraso bat salatu dute Bilbon; Aste Nagusiko laugarrena

Txurdinagan egin dute eraso matxista, gaur goizaldean. Elkarretaratzea deitu dute 18:00etarako, Arriaga Plazan.

Aste Nagusia
Aste Nagusia
Aste Nagusia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoa gaur goizaldean Txurdinaga auzoan jazotako sexu eraso bat ikertzen ari da.

Udalak berak eman du eraso matxistaren berri, eta "beste abusu kasu bat" izan dela azaldu du, baina ez du datu gehiagorik eman.

Udalak bat egingo du indarkeria matxista salatzeko egitekoak diren elkarretaratze eta protesta guztiekin, eta jaiak "parekideak izatea eta denon askatasuna errespetatzea" eskatu du.

Hori horrela, Juan Mari Aburto alkateak parte hartuko du 18:00etan Arriaga plazan egingo den elkarretaratzean.

Bilboko konpartsek ordubete itxiko dituzte txosnak, 23:30etik 00:30era.

Gaurkoarekin lau dira Bilboko Aste Nagusian salatutako eraso matxistan. Gainera, asteazkenean, Ciudadanosek Andaluzian duen zinegotzi bat atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan, emakume bat jotzea egotzita.

Atzo, sexu abusuak egin zizkioten emakume bati Martzana inguruetan, eta igandean, beste bati sexu erasoa eta eraso fisikoa egin zizkioten Arriagako atzekaldean.

Era berean, asteartean, bi gizon atxilotu zituzten, hiru gazteari ukituak egiteagatik.

 

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Indarkeria matxista Espainian Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak albisteak Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak Txurdinaga gaur