Gizartea -
Indarkeria matxista
Emakume batek sexu abusua salatu du Bilbon; Aste Nagusiko hirugarrena
Biktima Martzanan zegoen, eta gizon batek ukituak egin dizkio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume batek sexu abusu baten biktima izan dela salatu du Bilboko Udaltzaingoan. Aste Nagusian jazotako hirugarren eraso matxista da.
Udaletik azaldu dutenez, gizon bat biktimari hurbildu zaio gaur goizean, 10:00etan, Martzana inguruan, eta ukituak egin dizkio.
Emakumea Udaltzaingoaren patruila batengana gerturatu da, eta agenteek Miribillako komisariara eraman dute, salaketa jar dezan.
Gaurkoarekin hiru dira Bilboko Aste Nagusian salatutako sexu erasoak. Gainera, atzo, Ciudadanosek Andaluzian duen zinegotzi bat atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuan, emakume bat jotzea egotzita.
Igandean, emakume bati sexu erasoa eta eraso fisikoa egin zizkioten Arriagako atzekaldean.
Era berean, asteartean, bi gizon atxilotu zituzten, hiru gazteari ukituak egiteagatik.
Gaur, Juan Mari Aburto alkatea erasotzaileei zuzendu zaie, eta "nazka" ematen dutela esan die.