Gizartea -
Bilbo
Aste Nagusiko lehen kartela, jaietako ikono berria
Juan Carlos Eguillor Uribarri omendu dute, Aste Nagusia iragartzeko lehen kartelaren irudikapena Areatzan jarrita.
Agentziak | Erredakzioa
Juan Maria Aburto Bilboko alkateak Aste Nagusiko lehen kartelaren zeramikazko irudikapena aurkeztu du gaur goizean. Aurkezpenean, Nekane Alonso Kultura zinegotzia eta 'El Perro Chico, Eguillor eta abar' kofradiako ordezkariak ere egon dira. 1978ko kartelaren irudikapena Laboral Kutxaren fatxadan, Posta kalea eta Areatza pasealekuaren artean, jarri dute, eta Jose Sainz Ocariz 'Jota'ren lana da.
Jesus Castroviejok eta Nati Ortiz de Zaratek, omenaldiaren sustatzaileak, kartelean agertzen diren pertsonaien irudikapena egin eta horma-irudi bilakatu dute, Aste Nagusiko ikono berria bihurtuz. Juan Carlos Eguillor Uribarrik egin zuen lehen kartel horren protagonistak buruhandiak, dantza-bikoteak eta, batez ere, txistulari bat dira.
Juan Maria Aburto, horma-irudiaren aurkezpenean.