Gizartea -

Ekimena

SOS Arrazakeriak kanpaina berria aurkeztu du, 'manteroen' aldekoa

Elkarteak politika 'arrazista eta klasistak' salatu nahi ditu; diotenez, 'Bilboko Udalak top manta kriminalizatzen eta erreprimitzen jarraitzen du'.

Pertsona batzuk, kalean hainbat gauza saltzen. Argazkia: EiTB.
Pertsona batzuk, kalean hainbat gauza saltzen. Argazkia: EiTB.
Pertsona batzuk, kalean hainbat gauza saltzen. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Arrazakeriak, Mbolo Moy Doole, Bilboko Konpartsak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteekin batera, aurkeztu du kanpaina berria, zeinak 'manteroen' aldekoa den eta izenburu duen 'Kalea guztiona da. Bizirautea ez da delitua, manteroa izatea ere ez'. Kanpainaren bidez, politika arrazista eta klasista salatu nahi ditu.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, SOS Arrazakeriako ordezkari Ainhoa Madariagak adierazi du Bilboko Udalak jarraitzen duela "top manta kriminalizatzen eta erreprimitzen". Jarrera horren eraginez, duela urtebete udaltzainak jai-gunean sartu ziren, "indarkeria erabiliz", eta bertan zeuden saltzaileen artikuluak kendu zituen. Azkenean, auzoko batzuk identifikatu zituzten, "agenteen jarrera bortitzagatik protestatzen ari zirelako"; identifikatuetako bat epaiketaren zain dago.

Madariagak nabarmendu du salmenta ibiltaria eta top manta ez direla mehatxurik segurtasunerako: "Manteroak eta saltzaile ibiltariak ez dira arriskutsuak, nahiz eta Udaltzainaren erretorikak eta botere politiko eta mediatikoak hala esaten duten".

"Irteerarik gabe"

Ildo beretik, Mbolo Moy Doole elkarteko ordezkari Cheykh Gueyek salatu du top mantan aritzen diren pertsonak "irteerarik gabe" daudela: "Ezin dute errotze soziala tramitatu; izan ere, ez dute lan-kontraturik, eta ez dute aukerarik bat izateko, erregularizatu gabe daudelako".

Legeei buruz, ondorengoa esan du Gueyek: "Bidezkoak ez direnean, aginte-obedientziako erlazioa bilakatzen da; eta legeak ez dira bidezkoak probokatzen dutenean eta arrazakeria edo klasismoaren aurrean axolagabe bilakatzen direnean".

Halaber, SOS Arrazakeriak eta parte hartu duten gainerako elkarteek eskatu diete bilbotarrei "ez uzteko Aste Nagusia gune itxi eta elitista bihur dadila; boteretsuenen interesek ez lituzkete zapaldu beharko gizarteko lagun pobretuenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Arrazismoa bideoak Gaurko azken orduko albistea