Gizartea -

Aste Nagusia

Zezenketen aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon abuztuaren 27an

Bizkaiko hiriburua "zezenketen aurkako hiri" bihurtzea aldarrikatuko dute martxa horretan.

2010ean Guggenheim Museoan zezenketen aurka egindako protesta bat. EFE
2010ean Guggenheim Museoan zezenketen aurka egindako protesta bat. EFE
2010ean Guggenheim Museoan zezenketen aurka egindako protesta bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak Bilbo “zezenketen aurkako hiri” bihurtzea aldarrikatu du, eta Aste Nagusian zezenen alde egin ohi den manifestazioak korriden “amaiera” ekartzea espero du.

Elkarteak prentsaurrekoa eskaini du asteazken honetan, manifestazioa aurkezteko. Aurten, abuztuaren 27an egingo dute, eta hainbat plataformak eta alderdik bat egingo dute horrekin.

Martxaren antolatzaileek “izaki errugabeak hil barik disfrutatu ahal izatea” aldarrikatu dute. Horren ildotik, aurten Aste Nagusian 54 zezen “torturatu eta erail” egingo dituztela salatu dute.

Conchi Reyero eta Alvaro Amador bozeramaileek adierazpen bat irakurri dute, eta gizartea animalien alde jartzen ari dela eta zezenketen aurkako arbuioa “hedatzen” ari dela txalotu dute bertan.

Halaber, gogor kritikatu dute zezenketak diru publikoz finantzatzea, eta sarrerak “oparituta ere” ez dituztela zezen-plazak betetzen nabarmendu dute.

Orotara, 20 erakundek baino gehiagok bat egingo dute manifestazioarekin; EH Bilduk, Udalberrik, Goazen Bilbaok eta Eguzkik, besteak beste.

Martxa 17:00etan abiatuko da Ametzola Plazatik, zezen-plazaren aurretik, eta Bilboko kaleetan barrena egingo du.

Bestalde, Zezenketen aurkako eta Animalien aldeko Bizkaiko Elkarteak Concha Jeneralaren kalean liburu bat irakurtzeko deia egin die herritarrei, “irakurtzea kultura da” ekimenaren baitan. Abuztuaren 25ean egingo dute, 17:00etan.

Azkenik, Reyerok esan du irailean alderdiekin eta elkarte sozialekin hitz egiten hasiko direla, Bilbon zezenketen aurkako herri-kontsulta bat sustatzeko.

Bilboko Udalaren arabera, Vista Alegre zezen-plazak 150.000 euroko galerak izan zituen iaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilboko albisteak Bizkaia Gaurko azken ordukoa