Gizartea -
Nafarroa
Motor-gidari nafar bat hil da Lakuntzan izandako istripu batean
Motorrak furgoneta baten aurka talka egin du, oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik.
agentziak | erredakzioa
Nafar bat hil da gaur, asteazkena, Lakuntzan izandako zirkulazio-istripu batean, bera gidatzen ari zen motorrak eta furgoneta batek talka eginda.
Guardia Zibilak Eferi jakinarazi dionez, 16:20an izan da istripua, NA-2410 errepideko 17. kilometroan, Irurtzundik Altsasurako bidean, Lakuntza parean.
Anbulantzia bat eta Nafarroako Gobernuko helikoptero bat bertaratu, eta zauritua suspertzen saiatu dira, baina ezinezkoa izan da, eta bertan hil da.
Ezbeharraren ondorioz, errepidearen errei bat itxi dute, eta, hori dela eta, Guardia Zibilak beste bide bat egokitu du ibilgailuak bideratzeko.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.