Gizartea -

963 ume

Iruñeko Udaleko haur eskolak, zabalik

Joan den otsailean Udalak hartutako erabakiaren ondoren, inoizko euskarazko eskaintza zabalena izan dute gurasoek behin-behinean. Gurasoek hautaketa eginda, 963 ikasleen herenak arituko dira euskaraz

Irekita Iruñeko haur eskolak, inoizko euskara eskaintza zabalenarekin

1:37

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko haur eskolek ireki dituzte ateak jada, joan den otsailean hartutako erabakiaren ondotik, behin-behinean, inoizko euskarazko eskaintza zabalenarekin ireki ere.

Matrikula egiteko lehen txandan izena eman duten 963 ikasleen herenak baino gehiago euskarazko arituko dira.

Aurreneko fasean % 94ko matrikulazioa izan da, eta 963 ikaslek hasiko dute ikasturtea. Urtarrilaren 31ra arte zabalduko den bigarren txandan, baina, plaza guztiak, 1.025, beteko direla aurreikusi dute udal arduradunek.

963 ume horietako 364ren gurasoek euskarazko eskaintza aukeratu dute, 354renek gaztelaniazkoa eta 245enek gaztelania eta ingelesa uztartzen dituena.

Orain arte, bi haur eskolak eskaintzen zuten; orain, ostera, Donibanen eta Arrosadian ere izango dute horretarako aukera.

Behin-behineko eskaintza

Hori bai, datozen hilabeteetan ebatzi beharko dute epaileek Udalak hartutako erabakia legezkoa ote den. Izan ere, haurrak gaztelania hutsezko ereduan matrikulatu nahi zituzten gurasoek Udalaren erabakiaren aurka egin zuten.

Horiei arrazoia eman, eta Iruñeko Udalak euskarazko eskaintza zabaltzeko hartutako erabakia bertan behera utzi zuen hasiera batean epaile batek, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak debeku hori behin-behinean baliogabetu zuen, Udalak jarritako helegitea onartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur