Gizartea -
Desagertua
82 urteko gizon baten bila ari dira Ortuellan
Igandean etxetik atera zen, baina ez zen itzuli, eta senideek salaketa jarri dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintza 82 urteko gizon baten bila ari da Ortuellan (Bizkaia). Izan ere, atzo kalera atera zen, baina ez zen itzuli, eta haren sendiak salaketa jarri du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Poliziak atzo bertan hasi zuen bilaketa, eta gaur goizean berriz ekin dio. Besteak beste, Ertzaintza, urpekariak, mendiko agenteak, Gurutze Gorria eta DYA ari dira gizona bilatzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea