Gizartea -
Istripua Nafarroan
Gizon bat oso larri, haren autoak su hartu ostean, Aiegin
Gorputzaren % 70ean erredurak ditu, eta hori dela eta, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
EITB.eus
Gizon bat oso larri zauritu da gaur Aiegin (Nafarroan), haren autoak su hartu ostean, Nafarroako Gobernuko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.
Ezbeharra NA-1110 errepidean jazo da, 11:00 aldera. Gizonak erredurak ditu gorputzaren % 70ean, eta hori dela eta, Nafarroako Ospitaletik Gurutzetako erietxera, Erredura Handien Unitatera, eraman behar izan dute.
Foruzaingoa ikertzen ari da zer dela eta piztu den sutea. Zauritutakoak autoa bide bazterrera eraman ahal izan du, eta bertatik irten da. Gerora, baina, ibilgailu barruan zegoen txakur ateratzen saiatu da, eta orduan harrapatu dute garrek. Txakurra hil egin da.
Errepidea garbitzen zuten bitartean, ibilgailuak txandaka bideratu dituzte, baina 13:00etarako zabalik zen jada.