Gizartea -

Fauna

Hartz arre bat begiztatu dute Erronkarin

Animalia Nere izeneko arra izan daiteke. Lehenago ere, Nafarroan ikusi dute, baina normalean Frantziako Aspe eta Ossau ibarretan ibiltzen da.

Hartz arrea Garde inguruan, Erronkarin. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Hartz arrea Garde inguruan, Erronkarin. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Hartz arrea Garde inguruan, Erronkarin. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako gobernuko basozainek hartz arre bat begiztatu dute azken egunetan Garde inguruan, Erronkarin. Urtebete baino gehiago arrastorik topatu gabe izan dira.

Teknikarien arabera, animalia Nere izeneko arra izan daiteke. Lehenago ere, Nafarroan ikusi dute, baina normalean Frantziako Aspe eta Ossau ibarretan ibiltzen da.

Basozainen kamerek hartzaren hiru argazki atera zituzten joan den larunbateko azken orduan, Nafarroako gobernuak jakitera eman duenez.

Aberei erasoak

Oraingoz, ahari bati eraso diote Garden, eta litekeena da beste bi animaliaren heriotzek Nererekin zerikusia izatea.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak kalte-ordainak pagatzeko espedienteak ireki ditu (300 euro eraso bakoitzeko).

Arrastorik gabe 2015etik

Nere aurten antzematen dioten lehen hartza da. 2015ean ez zen arrastorik aurkitu, ezta erasorik jazo ere.

Nere Pirinioetan jaio zen 1997an. Esloveniako Melba hartz emearen kumea da. Animalia 1996an sartu zuten mendilerroan. Nere mendebaldeko Pirinioetara joan zen, eta bertan hartu zuen bizilekua 2000n.

Oso egoera kritikoa

Hartz arrearen populazioa oso egoera kritikoan dago mendebaldeko Pirinioetan; izan ere, bi ale geratzen dira soilik, Nere eta Canelito arrak. Hala ere, oro har Pirinioetan populazioak gora egiten jarraitzen du, Gutxienez 40 ale bizi dira mendilerroan, Nafarroako gobernuak gogorarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Albisteak