Gizartea -

Adostasun-epaia

Hiru urteko zigorra, Nafarroa Oinezeko sexu erasoaren egileari

Pasa den urriaren 18an Nafarroako ikastolen alde Elizondo egin zen Nafarroa Oinez jaian gertatu zen sexu erasoa.

Nafarroa Oinezen izandako sexu erasoa salatzeko Elizondon egin zuten elkarretaratzeko argazkia. EiTB
Nafarroa Oinezen izandako sexu erasoa salatzeko Elizondon egin zuten elkarretaratzeko argazkia. EiTB
Nafarroa Oinezen izandako sexu erasoa salatzeko Elizondon egin zuten elkarretaratzeko argazkia. EiTB

EUSKADI IRRATIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Adingabeen 1. Auzitegiak hiru urteko zigorra ezarri dio Nafarroa Oinezen, Elizondon, pasa den urriaren 18an 16 urteko neska bat bortxatu zuen 17 urteko mutilari. Beraz, sexu erasoaren egileak hiru urte igaro beharko ditu adin txikikoen zaintza zentro batean.

Gazteak sexu erasoa aitortu du eta, ondorioz, epaitegiak adostasun epaia ebatzi du. Horren arabera, gazteak hiru urte igaro beharko ditu adin txikikoen zaintza zentro batean. Lehendabiziko bi urteak erregimen itxian egingo ditu eta hirugarrena erregimen irekian egingo du baldin eta hainbat baldintza betetzen baditu.

Bestalde, 17 urteko erasotzaileak 13.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari eta erasotzailearen guraso edota tutoreek egin beharko dute horren kargu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Nafarroako albisteak Nafarroa Oinez gaur Epaiketak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak