Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
8 eraso matxista egin dituzte Gasteizen, jaiak hasi direnetik
Mugimendu feministak elkarretaratzea egin du, eta kontzertuak 5 minutu gelditzeko deia egin dio Udalari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko mugimendu feministak 8 eraso matxista kasuren berri izan du ostegunean jaiak hasi zirenetik.
Hori horrela, mugimenduak elkarretaratzea egin du gaur arratsaldean, Andre Maria Zuriaren plazan, eta ehunka pertsonak parte hartu dute horretan.
Gainera, kolektiboak dei egin dio Udalari protokoloa bete eta kontzertuak 5 minutu gelditzeko.
Halaber, jaietan sexu erasoen aurre egitea helburu duten udal zerbitzuen “koordinazio eza” salatu du, eta informazioa emateko puntuaren ordutegia “oso mugatua” dela.
Gainera, sexu erasoak salatzeko aholkuak dituzten kartel eta material informatibo gehienak desagertu egin direla edo kendu egin dituztela ohartarazi du.
___________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.