Gizartea -

Lehen harria jarri dute

Eusko Jaurlaritzak hasi ditu Irunen Donostialdeko metroaren lanak

Eusko Jaurlaritza hasi da Errenteriako tren-instalazioak ordeztuko dituen Arasoko tailer eta kotxetegi berriak egiten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arasoko (Irun) Tailerrak eta Kotxetegiak eraikitzeko lanen lehen harria jartzeko ekitaldia egin dute da gaur, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua buru zela. Instalazio berriek, gaur egun Errenteriako (Gipuzkoa) erdialdean dauden instalazioak ordezkatuko dituzte, eta Donostialdeko Metroa jartzearen ondorioz gertatuko den tren-jardueraren hazkundeari erantzuteko aukera emango dute.

Arriolarekin batera parte hartu dute ekitaldian Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde kudeatzaileko eta Eusko Trenbideak operadoreko zuzendaritza taldeetako zenbait kidek.

Instalazio berriak eraikitzeko erabakia hartu da, gaur egun Errenterian dauden tailerrek eta kotxetegiek Donostialdeko Metroa martxan jartzearen ondorioz aurreikusten den tren-unitateen hazkundeari ezin izango diotelako aurre egin. Horrez gain, gaur egungo instalazioen kokagunea kontuan izanik, ezinezkoa da horiek handitzea.

Arasoko Kotxetegien eta Tailerren azpiegitura berria Irungo hego-mendebaldean egongo da, EuskoTrenek ustiatzen duen Donostia-Hendaia linearen 15+000 K.P.-aren inguruan.

Lur-zatiaren azalera osoa 5,8 hektareakoa da, eta Arasoko industrigunearen barruan dago. Lur-zatia errepide orokorrek, industriguneko barneko bideek eta Domain lur-zatiak mugatzen dute.

Obra zibilaren burutzapenerako aurrekontua 15,5 milioi eurokoa da (BEZ aparte) eta 20 hilabeteko epea du.

Donostiako Metroa

Azpiegitura berriak hiru helburu nagusi ditu: eskualdetik eta hiriko gainerako tokietatik Donostiako hirigunean dauden zerbitzu eta enplegu gune nagusietarako sarrera erraztea; une honetan zerbitzu hori ez duten auzoetarako eta herrietarako tren bidezko sarbideak hobetzea (Intxaurrondo, Altza, Hondarribia) eta, azkenik, intermodaltasuna sustatzea, garraio publiko mota desberdinen arteko bidaiari trukaketa sistemak hobetuz, garraio mota guztiek era osagarrian eta koordinatuan jardun dezaten.

Horrela, metroa martxan jartzearen ondorioz, gaur egun sarearen zerbitzua jasotzen duten zazpi milioi pertsonatatik, 25 milioi pertsona ingurura pasatuko da. Donostialdeko metroak zerbitzu zuzena eskainiko dio Gipuzkoako biztanleen %65 inguruari eta Renferen Aldirietako Sarearekin bat egingo duen Loiolako Erriberetako interkonektoreari esker, Gipuzkoako biztanleen %80k eskura izango du.

Une honetan, Añorga-Errekalde, Loiola-Herrera eta Fanderia-Oiartzun zatien bikoizketa lanak ari dira burutzen. Denbora gutxi barru hasiko dira Lasarte-Errekalde ardatzeko lanak. Gainerako proiektuak azterketa fasean daude.

Metro berriak honako geltoki hauek izango ditu: Errekalde, Añorga, Ibaetako Unibertsitateko Campus ingurua, Ondarreta, Erdialdea, Errondo, Loiolako Erriberak, Loiola, Intxaurrondo, Herrera, Altza, Pasaia, Fanderia, Oiartzun, Aireportua eta Hondarribia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea