Gizartea -

eguraldia

Alerta horia ezarri dute Nafarroan, beroagatik

Erriberan eta erkidegoaren erdialdean 36-37 ºC artean izango dira beroenak. Pirinioetan 34 graduko maximoak espero dituzte.

Iruindar bat beroak eragindako egarria asetzen. Argazkia: EFE
Beroa. Argazkia: EFE
Iruindar bat beroak eragindako egarria asetzen. Argazkia: EFE

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sargori joango da asteazkena Nafarroan, eta hori dela eta, alerta horia ezarri du Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak. Beroenak 34-37 gradu artean ibiliko dira.

Alerta 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, Aemeten webguneak zehazten duenez.

Iragarpenaren arabera, Erriberan eta erkidegoaren erdialdean 36-37 ºC-raino igoko dira termometroak.

Pirinioetan beherago kokatuko dira tenperatura maximoak (34 gradu), baina bero egingo du han ere. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea albisteak