Gizartea -
Irekiera
Eneko Atxak jatetxea zabaldu du Londresen: 'Eneko at One Aldwych'
Sukaldari bizkaitarrak atzerrian zabaltzen duen bigarrena da. Phuketen Aziamendi du.
Agentziak | erredakzioa
Erresuma Batuko hiriburuak euskal sukaldaritzaren mokaduak dastatu ahalko ditu aurreratzean. Eneko Atxak Eneko at One Aldwych jatetxea zabaldu du Londresen, abuztuaren 1ean.
Jatetxea Covent Gardenen dago, One Aldwych hotelean. Hilabete honetan % 50 deskontua egingo dute, asmoa "irailaren 1etik aurrera topean" egotea baita, Atxak EFE albiste agentziari azaldu dionez.
Sukaldari zornotzarraren Azurmendi jatetxeak (Larrabetzu, Bizkaia) hiru Michelin izar ditu, eta munduko 50 jatetxeen artean 16.a da. Atzerrian zabaltzen duen bigarren jatetxea da Londresekoa - Phuketen (Thailandia) ireki zuen lehena-, eta Edurne Martin izango da sukaldeburu.
Eneko Atxak Instagramen duen kontuan argitaratutako argazkia. Irudian, Edurne Martin, bertako sukaldeburua.
"Londresen oso askeak gara, eta Azurmendiren eguneroko parametroak hausten ditugu, baina, era berean, gure genetikari eutsi diogu: Belarriak zabalik dituen jende gazte eta modernoak egindako euskal sukaldaritza. Sukaldaritza festa bihurtzen dugu, janaria oso aberatsa da, eta zerbitzua ere bikaina, baina klixerik gabe", esan dio Atxak EFEri duela gutxi eskainitako elkarrizketa batean.
Gorka Izagirre upategiko ardoez gain, Estatuko upeltegi garrantzitsuenetako zukuak ere baditu 'Eneko at One Aldwych'ek. Jatekoen artean, antxoak tenpuran, txibi marmitakoa edota Bilboko pistoa topatuko ditugu.
Jatetxeko altzariak, asko egurrezkoak, Euskal Herriko artisauek egindakoak dira.