Gizartea -

Bilbo

Espetxera, bikotekidea hiltzea egotzita Bilbon atxilotutako gizona

Sei bider atxilotu zuen Poliziak, horietako batean hildako emakumeari tratu txarrak emateagatik. Ertzaintzak ostiralean atxilotu zuen gizona, eta emakumearen hilotza aurreko larunbatean agertu zen.

Gertaera izan zen kalea, Bilbon. Irudia: EiTB
Gertaera izan zen kalea, Bilbon. Irudia: EiTB
Gertaera izan zen kalea, Bilbon. Irudia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kartzelara bidali dute gaur, astelehena, aurreko ostiralean Bilbon atxilotutako 49 urteko gizonezkoa, bikotekidea hiltzea leporatuta, epaileak hala aginduta, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari baieztatu dionez.

Ertzaintzak ostiral arratsaldean atxilotu zuten emakumearen -51 urte- bikotekidea. Emakumea hilda agertu zen aurreko asteko larunbatean (uztailaren 23an), eta, ondoren, gizona atxilotu zuten lotura izan zitekeelako.

Aurretik, emakumeak hainbat salaketa jarri zituen gizonaren kontra, genero indarkeriagatik, baina azken bederatzi urteetan ez zuen eraso berririk salatu.

Gizonezkoak -49 urte- sei aldiz atxilotu zuten hilketa honen aurretik, horietako batean (2004an) hildako emakumeari tratu txarrak emategatik. Ostiral arratsaldean atxilotu, baina gaur, astelehena, eguerdian eraman dute epailaren aurrera; azken horrek Basauriko espetxera bidaltzea agindu du.

Elkarretaratzeak hiriburuetan

Bestalde, dozenaka pertsonak manifestazioa egin dute gaur Bilbon, hilketa matxista salatzeko.

Donostian, Gasteizen eta Iruñean, gainera, elkarretaratzeak egin dituzte, indarkeria matxistaren aurrean "aski da!" oihukatzeko.

Bizkaiko hiriburuan, erakunde feministek deitutako martxak Zazpikaleetan barrena egin du. Parte-hartzaileek hainbat aldarri oihukatu dituzte, hala nola "sexu eraso gehiagorik ez", "jaietan kaleak gureak dira", "bati erasotzen badiote guztioi egiten digute eraso" eta "indarkeria sexista terrorismo patriarkala da".

Gainera, mugimendu feministek gogorarazi dute hilketa honekin dagoeneko zazpi dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildakoak, eta azken biktimak salaketa aurkeztu zuela bere hiltzailearen aurka.

"Horrek erakutsi egiten du hutsuneak daudela indarkeria matxistaren aurkako borrokan, legeei, protokoloei eta baliabodeei dagokienez, salaketak zituen gizon batek hil ahal izan baitu emakume bat, eta [poliziek] astebete behar izan baitute hori frogatzeko, dena oso argi bazegoen ere", gaineratu dute.

Bestalde, uda honetan emakumeen aurkako "erasoaldia" "bortitza" izan dela salatu dute, eta Irunen, Iruñean, Oreretan, Lezon eta Getxon izango erasoak aipatu dituzte.

"Eraso horietako asko jaietan 'denak balio du' pentsatuta egin dituzte", deitoratu dute.

Hori horrela, indarkeria sexista "lehen mailako arazo politikoa, soziala, ekonomikoa eta kulturala" dela nabarmendu dute, ez baitira "kasu bakanak".

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Tratu txarrak gaur EAE albisteak Gaurko azken ordukoa