Gizartea -
Parkea izango da
Begoñako hilerriak ateak itxi ditu
Bilboko Udalak ixtea erabaki zuen 2006an. Ehorzketa kopuru txikiak, kokalekuak eta hilobien egoera txarrak erabakia bultzatu zuten.
eitb.eus
Begoñako kanposantua itxi dute, lehen lurperatzeetatik mende bat baino gehiago igaro denean, El Correo egunkariak jakitera eman duenez. Gauza jakina zen; izan ere, ehorzketak duela hamar urte bertan behera utzi zituzten eta igandetan soilik bisitatu zatekeen.
Panteoi batzuk ondo daude, baina denborak gehienak hondatu ditu. 10.000 metro karratuko lursaila etxebizitzen artean harrapaturik geratu da. Lurperatze kopuru txikiak epaia eman zuen. Hala, Bilboko Udalak ixtea erabaki zuen 2006an.
Gainera, etxebizitzen artean dago, hilobi gehienak hondaturik daude eta azken urteetan eraso bandalikoak jasan ditu.
1943az geroztik, lurperatzerik ez
1943an norbait lurperatzeko azken hobia zulatu zuten, baina panteoiak dituzten familiek senitartekoei lur eman diete.
Begoñako hilerrian 193 panteoi daude, baina 124k ez dute baimenik dagoeneko, eta gainerako 69etatik zortzi bakarrik daude egoera onean.
Begoñako kanposantua. Argazkia: EiTB
Sei piezak interes arkitektonikoa dute. Bertan mantentzea espero dute.
Datozen egunetan panteoiak husten amaituko du Udalak, eta inork eskatu ez dituen gorpuzkiak Derioko hezurtegira eramango dituzte.
Ez dago eperik, ezta egitasmo konkreturik ere, baina talde politikoek eremu berdeko kalifikazioa errespetatzeko borondate argia azaldu dute. EH Bilduren mozioa onartu zuten maiatzean. Denborarekin parke bat izango da.