Gizartea -

Nafarroa

Korrikalari bat zauritu da Tuterako jaietako entzierroan

25 urteko tuterarrak kolpe gogorra jaso du buruan, eta dagoeneko lau dira aurtengo entzierroetan ospitalera eraman behar izan dituzten korrikalariak, baina inor ez adarkadagatik.

Entzierroa, Tuteran. Argazkia: EiTB
Entzierroa, Tuteran.
Entzierroa, Tuteran. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Korrikalari batek burezurreko traumatismoa jaso du gaur Tuterako jaietako bosgarren entzierroan, eta Sofia Erregina Ospitalera eraman dute.

25 urteko tuterarra da zauritua, eta oraindik aztertzen ari dira zenbaterainokoa den kolpea, ospitaleko iturrietatik jakitera eman dutenez.

Jaiotan ospitaleratzen duten laugarren korrikalaria da, baina inor ez da zauritu adarkadagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Tutera argazkiak Gaurko azken ordukoa