Gizartea -

Jaiak

Tuterako bigarren entzierroak zauritu arin bat utzi du

Korrikalaria Sofia Erregina ospitalera eraman dute. 27 urteko Lizarrako bizilagun bat da. Ezkerreko eskuan min hartu du.

Tuterako entzierroa. Artxiboko irudia: EiTB
Tuterako entzierroa. Artxiboko irudia: EiTB
Tuterako entzierroa. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Korrikalari bat bakarrik artatu behar izan dute Tuterako bigarren entzierroan. Eskuan kolpea du eta Sofia Erregina ospitalera eraman dute.

D.R.P. 27 urteko Lizarrako (Nafarroa) bizilagun bat da. Ezkerreko eskuan min hartu eta zauri irekia du, eskualdeko ospitaleak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera bideoak Gaurko azken ordukoa