Gizartea -
Ospitalera eraman dituzte
Tuterako lehen entzierroak bi zauritu arin utzi ditu
61 urteko hernaniar batek makadura toraziko eta zerbikala du. Bigarren zaurituak 21 urte ditu eta burlatarra da. Belaunean min hartu du.
Agentziak | Erredakzioa
Bi korrikalari Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman behar izan dituzte jaietako lehen entzierroaren ondoren, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Biek kolpeak dituzte.
61 urteko J.M.A. korrikalariak makadura toraziko eta zerbikala du. Zauritua Hernanikoa (Gipuzkoa) da.
Bigarren zaurituak (A.A.J.) 21 urte ditu eta Burlatakoa (Nafarroa) da. Belaunean min hartu du eta ospitalera eraman behar izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea