Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi atxilotu Nafarroan, tratu txarrak eta genero indarkeria egotzita
17 urteko gizon bat atxilotu dute Zangozan etxeko indarkeria leporatuta eta Sarrigurenen, bestalde, 24 urteko gizon bat atxilotu dute genero indarkeria delitua egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi lagun atxilotu ditu azken orduotan Zangozan eta Sarrigurenen etxeko indarkeria eta genero indarkeria delituak leporatuta, Nafarroako Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez.
Zangozan 17 urteko gizon bat atxilotu dute etxeko indarkeria delitua egotzita. Bigarren atxilotuak, ostera, 24 urte ditu eta Sarrigurenen atzeman dute, genero indarkeria delitua eta etxean indarrez sartzea leporatuta.
Aipaturiko bi kasuak, hurrenez hurren, Adingabeen Fiskaltzaren eta Agoitzko emakumeen indarkeriaren aurkako epaitegiaren esku utzi dituzte.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.