Gizartea -

Eguraldia

Hondartzarako girorik ez, asteburu luze honetan

Eguraldi tristea izango dugu hiru egunetan: zeruak lainotuta, eta 23 graduko tenperatura maximoak.

Ondarretako hondartza, erdi hutsik, ostegunean. EFE
Ondarretako hondartza, erdi hutsik, ostegunean. EFE
Ondarretako hondartza, erdi hutsik, ostegunean. EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteburuan ez bezala, giro goibela iragarri du Euskalmetek hiru jaiegun dituen honetarako: zerua hodeitsu egongo da, eta tenperatura, fresko antzera, ipar-haizea ibiliko baita nagusiki. Hondartzarako girorik ez, horrenbestez. Hala, barnealdera, Nafarroa erdialde-hegoaldera edo Arabako Errioxara, joatea da gomendagarriena, han bakarrik egongo baita zerua urdin.

Iragarpenaren arabera, ostirala izango dugu egunik freskoena. Asko jota, 22 gradura igoko dira termometroak isurialde atlantikoan. Zerua hodeitsu egongo da, eta zaparradak botako ditu tarteka. Arratsaldean, baina, atertzera egingo du. Nafarroan, goizean goizeko zaparrada trumoitsuen ostean, giroa lasaitu egingo da, eta argitzera egingo du, zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina ateri eutsiko dio. Ziertzoak indarra hartuko du hegoaldean.

Larunbatean, ez da aldaketarik espero. Hodeiak izango dira nagusi egun osoan, eta zirimiri egingo du; gehiago bustiko du isurialde atlantikoan. Tenperaturan, ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko. Nafarroa hegoaldean, aldiz, hobekuntza nabaria izango da, eta giro eguzkitsua nagusituko da; hala ere, ziertzoa bizi ibiliko da tarteka.

Igandean, oraindik hodei ugari izango dira zeruan, eta zirimiri egingo du ipar isurialdean. Zenbat eta hegoalderago, hodeitza saretuago egongo da, eta bertara ez da euria iritsiko. Arratsaldean, ipar partean, hodeitza arindu egingo da, eta atertu egingo du. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, berriz, eguzkiaz gozatzeko aukera izango dute. Tenperatura pittin bat igoko da, baina oraindik nahiko freskoa izango da.

Santiago egunean, astelehenean, hodeiak eta ostarteak izango dira egunaren lehen partean, eta antzeko tenperatura. Dena dela, ipar-haizea sartuko da eguerdian, eta zerua estalita egongo da ia egun osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea