Gizartea -

Sarraskia Nizan

Mauleko bi emakume, ama eta alaba, Nizan hildakoen artean

Léa Mignaçabal (68 urte) eta Myriam Bellazouz (29) ziren hildakoak.

Loreak Nizako atentatua egin zuten tokian. EFE
Loreak Nizako atentatua egin zuten tokian. EFE
Mauleko bi emakume, Nizan hildakoen artean

1:27

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nizako atentatuan hildako 84 pertsonetako bi Maulekoak (Zuberoa) ziren, La Republique des Pyrenées egunkariak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, bi biktimak ama eta alaba ziren: Léa Dany Mignaçabal (68 urte) eta Myriam Bellazouz (29).

Aipatutako egunkariaren arabera, bi emakumeak Nizan bizi ziren, Ingelesen Pasealekuan. Etorbide horretan gauzatu zuen atentatua Mohamed Lahouaiej Bouhlelek.

28 pertsona, egoera kritikoan

François Molins fiskalak azaldu duenez, 74 pertsona ospitalean daude oraindik, eta, horietako 28k, egoera kritikoan jarraitzen dute.

Orain arte, hildako 84 pertsonetako 71 identifikatu dituzte. Lehen gorpuak senideei entregatu dizkiete jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Frantzia berriak Atentatuak argazkiak Maule argazkiak Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa