Gizartea -

Lau urte justizia eske

Iñigo Cabacasen senideek eta lagunek justizia eskatu dute Europan

EH Bilduk Iñigoren gurasoen, Finaren eta Manuren, "adorea" goratu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Cabacasen senideek eta lagunek justizia eskatu dute asteazken honetan Europako Parlamentuan, gomazko piloten erabilerari eta polizia ereduei buruzko jardunaldi batean. Besteak beste, Josu Juaristi EH Bilduko eurodiputatua, Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Barne kontseilaria eta Iñigo Gogoan plataformako ordezkariak izango dira bertan.

Iñigo Cabacas gazte basauritarra duela lau urte hil zen, Ertzaintzak gomazko pilota batekin jota.

Gaurko ekitaldian, poliziaren beste hainbat biktimak ere hartu dute parte, eta beste polizia eredu baten alde egitea defendatu dute, EH Bilduk agiri batean azaldu duenez.

Josu Juaristik Iñigoren gurasoen "adorea" goratu du, eta "gizatasun ikasgaia" eman dutela nabarmendu du.

Halaber, Iñigo Gogoan plataformaren babesa "ezinbestekoa" izan dela adierazi du, "aintzatespena, justizia, kalte-ordainak eta gertatutakoa argitzea" eskatzen baitu, lau osteren ostean oraindik ere lortu ez baita.

EH Bilduk gogorarazi duenez, Iñigo Cabacasena ez da "Euskal Herriko edo Europako" kasu bakarra, eta beste bi jarri ditu adibide gisa: Carles Guillot-i begi bat "suntsitu" zioten Esquadra Mossoek 2001ean, eta Stephen McConomy 11 urteko umea hil egin zen 1982an Derryn (Ipar Irlanda), soldadu britainiar batek jaurtitako plastikozko balak jota.

Bere partez, Beaumontek azpimarratu du Nafarroan debekatu egin dutela gomazko pilotak erabiltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas urteurrena EB Bilbo Basauriko argazkiak Ertzaintza Bizkaiko albisteak EAE albisteak Euskal parlamentariak Albisteak