Gizartea -

Sexu abusuak adingabeei

Auzipetu egin dute pederastiagatik ikertzen ari diren Baionako apaiza

Hiru adingaberi sexu erasoak egitea egotzi dio fiskalak Jean-François Sarramagnan apaizari.

Jean-François Sarramagnan apaiza. EiTB
Jean-François Sarramagnan apaiza. EiTB
Jean-François Sarramagnan apaiza. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-François Sarramagnan Baionako elizbarrutiko apaiza auzipetu egin dute, hiru adingaberi sexu abusuak egitea egotzita, Samuel Vuelta fiskalak baieztatu duenez.

Sarramagnanen beraren familiak jarri zuen salaketa haren aurka, 1990eko hamarkadan iloba adingabe bati ustez sexu abusuak egin zizkiolako. Nolanahi ere, eraso horrez gain, beste bi ere leporatu dizkiote azkenean. Horrenbestez, kontrol judiziala jarriko diote.

Marc Aillet Baionako gotzainak kargutik kendu egin zuen Sarragman, pederastia salaketa jaso ostean.

Ailletek aitortu zuen 2009tik zuela kasuaren berri. Dena den, eta horren berri eman ez bazuen ere, azpimarratu zuen inoiz ez dela haren helburua izan kasua ezkutatzea. Ildo horretan, gaineratu zuen biktimaren eta haren familiaren esku egon dela abadearen kontrako salaketa jartzea. Hainbat hedabideren arabera, biktimaren amak jarri du salaketa Clermont-Ferranden, hain zuzen ere, familia bizi den tokian. Gainera, Ailletek justiziarekin kolaboratzeko borondatea azaldu du.

Ikerketa salaketa jarri zen tokian abiatu bazen ere, Baionako fiskalak hartu zuen bere gain ikerketa, ustezko delituak Hazparnen ere gertatu ei zirelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Baionako bideoak Albisteak