Gizartea -

Iruñea

Gizon bat espetxeratuta, 15 urteko alabaordeari abusuak egiteagatik

Epaileak autoan azaldu duenez, ustezko erasotzailea behin-behinean espetxeratzeko baldintza guztiak betetzen dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko guardiako epaileak gizon bat kartzelatu du, emaztearen alabari (15 urtekoa) sexu abusuak egitea egotzita.

Lehen aldiz, iaz egin ei zuen sexu abusua gizonak (R.C.A.M.), eta, bigarrena, duela bi egun, hilaren 11n. Egun horretan, gizonezkoa alabaordearen ohean sartu zen, eta ukipenak egin zizkion, biktima "esnatu arte".

Epaileak autoan azaldu duenez, ustezko erasotzailea behin-behinean espetxeratzeko baldintza guztiak betetzen dira: "gertatutakoaren larritasuna eta errepikapena, biktima bereziki babes gabe dago eta justizia saihesteko aukera handia da".

Delitu zantzuei dagokienez, epaileak nabarmendu du gizonak aitortu egin dituela iazko abusuak, eta, hilaren 9ko erasoaren harira, biktimaren testigantza "guztiz sinesgarria" dela. Gizonak horren ostean neskari igorri zizkion mezuak ere bat datoz salatutakoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Tratu txarrak gaur Nafarroa