Gizartea -

Ohartarazpena

100 eta 200 euroko billete faltsuekin egindako iruzurra, Gasteizen

Larunbatean, billete faltsuak erabiliz ordaintzen saiatu ziren Europa ekialdeko hainbat emakume Zaramagako taberna batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak ohartarazi duenez, hiriko tabernetan eta dendetan 100 eta 200 euroko billete faltsuekin ordaintzen saiatu diren pertsonak dabiltza, iruzurra egin nahian.

Duela egun batzuk atzeman zuten maula saiakera, eta asteburuan berriz ere gertatu ei da Zaramaga auzoan. Europa ekialdekoak omen dira iruzurgileak, Udaltzaingoaren arabera.

Larunbatean, auzo honetako taberna batean, billete faltsuekin ordaintzen saiatu ziren hainbat emakume gazte; alferrik, ordea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruzurrak Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea