Gizartea -

Hileta zibilak

Bilbon hileta zibilak ospatzeko udalaren lokalak erabili ahalko dira

Barrutietako zentroetan, Derioko hilerrian prestatuko duten lokal batean eta estalitako galerian ospatu ahalko dira hileta zibilak.

Derioko hilerrian hileta zibilak egiteko aukera ere izango da
Derioko hilerrian hileta zibilak egiteko aukera ere izango da
Derioko hilerrian hileta zibilak egiteko aukera ere izango da

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udal Gobernu Batzordeak, udalaren lokaletan hileta zibilak ospatzeko zerbitzua eskaintzea onartu du. Osoko Bilkurak ostailaren 25ean onartu zuenari jarraiki, eta ondoren teknikoek egin duten txostenarekin batera, asteazken honetan erabaki dute non ospatu daitezkeen hileta zibilak.

Batzordeak erabakitakoaren arabera, hiriburuaren barrutietako zentroetan eta Derioko hilerrian, erraustegiaren ondoan atonduko duten lokal batean eta estalita dagoen galerian ospatu ahalko dira.

Barrutietako zentroei deritzonez, zortzi barrutitan banatuta dauden 25 zentro erabili ahalko dira baina, zenbait baldintza ezarri dituzte: Hildakoak Bilbon erroldatuta egon behar ziren azkeneko aldiz eta, ez dira onartuko hildakoen gorpuak bertan izaterik, besteak beste.

Derioko hilerriari deritzonez, dagoeneko indarrean dagoen arautegia erabili beharko da.

Bestalde, Udalaren webgunean zerbitzu honen informazio guztia eta eskariak egiteko formularioa ere jarriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo berriak Gizartea Eguneko albisteak