Gizartea -

Indarkeria Matxista

Portugaletek ez du nahi erasotzaile sexualik bere futbol taldean

Horrela erabaki du Portugaleteko Osoko Bilkurak aho batez onartutako adierazpen instituzionalean.

Paul Abasolo (eskuinetik lehena), Portugalete futbol taldeak fitxatu zuenean. @clubportugalete
Paul Abasolo (eskuinetik lehena), Portugalete futbol taldeak fitxatu zuenean. @clubportugalete
Portugaletek ez du nahi erasotzaile sexualik bere futbol taldean

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko Udalak herriko futbol taldeari fitxajeen politika berrikusteko eskatu dio Paul Abasolo, sexu erasoengatik kondenatuta dagoen jokalaria kontratatu eta gero.

Osoko Bilkurak bost puntutako adierazpen instituzionala onartu du aho batez. Besteak beste, Portugalete futbol klubari gogorarazi dio hurrengo denboraldian hirugarren mailan jokatuko duela eta beraz, erantzukizun sozial bat daukala.

Bestalde, EH Bilduk, herriko talde feminista baten izenean aurkeztutako mozio bat errefusatu du Osoko Bilkurak. Mozioan, erasotzailearen izena aipatzen zen eta klubari kontratua desegiteko exijitzen zuten. Mikel Torres alkate sozialistak ordu-erdiz bilkura eten egin behar izan du bertan batu zirenen protestengatik.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion 2010an Paul Abasolori, 2006tik 2007ra hiru emakumeri sexu abusuak egiteagatik. Dena dela, 2011n, Espainiako Gobernuak indultua eman zion, eta haren espetxe zigorra bi urtera jaitsi zuen. Horregatik, futbolaria ez zen espetxean sartu.

Futbolariak, Real Oviedo Club, Sestao River eta S.D. Zamudio taldeetan jokatu zuen lehenago.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa