Gizartea -

Tauromakia

Vegako zezena ospatzeko baimena ukatu du Gaztela eta Leongo Juntak

Tordesillaseko Udalak berriro eskatu dezake baimena, beti ere, udal arautegia Lege Dekretu berrira moldatzen badute.

Vegako zezena ospatzeko baimena ukatu du Gaztela eta Leongo Juntak
Vegako zezena ospatzeko baimena ukatu du Gaztela eta Leongo Juntak
Vegako zezena ospatzeko baimena ukatu du Gaztela eta Leongo Juntak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztela eta Leongo Juntak hurrengo irailaren 13an “Vegako zezena” ospatzeko baimena ukatu dio Tordesillaseko Udalari, Lege-dekretu berriak zezenaren heriotza debekatzen duelako.

Tordesillaseko Udalak (Valladolid), bere alkatearen, José Antonio Gonzálezen (PSOE) sinadurarekin, "Vegako zezena" ospatzeko baimena eskatu zuen ekainaren 20an. Erkidegoko Juntak aldiz, ukatu egin dio Udalari, “Vegako zezenaren” udal arautegia Lege-dekretu berriarekin indargabetuta dagoelako.

Zentzu berean, “Vegako zezena” jai tradizional moduan babesten zuen erregelamendua ere indargabetuta dago lege-dekretu berrira moldatzen ez den bitartean.

Hala ere, Tordesillaseko Udalak berriro eskatu dezake baimena, beti ere, udal arautegia Lege Dekretu berrira moldatzen badute. Horretarako, arautegi berri bat onartu beharko lukete osoko bilkuran.

Arautegiaren aldaketa egingo balute, Juntako Sustapen eta Ingurugiro Sailak hilabeteko epean erabaki beharko luke baimena eman hala ez. Erabaki honen kontra ere helegiteak jartzeko aukera badago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak