Gizartea -

Bilbon

Emakume bat atxilotu dute Lanbideri 63.000 euroko iruzurra egiteagatik

Emakumeak, gainera, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen zuen 2008tik, eta 106.100 euro kobratu ditu ordutik hona.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak emakume bat atxilotu du Bilbon nortasun agiri faltsu bat erabiliz Lanbideri 63.289 euroko iruzurra egitea egotzita. Poliziak egoera zibila usurpatu izana eta Gizarte Segurantzaren aurkako delitua egotzi dizkio, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.

Emakumeak, gainera, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen zuen 2008tik, eta 106.100 euro kobratu ditu ordutik hona.

Poliziak atxilotu egin du emakumea, eta iruzur eginez Lanbideren laguntzak jasotzeko erabiltzen zuen pasaportea kendu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Lanbide Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa