Gizartea -
Nafarroa
Bi lagun atxilotu dituzte, Mendillorriko Gazte Egunaren harira
Gazte Mugimenduak azpimarratu du ekimenak egiteko baimen guztiak zituztela eta Polizia “inolako justifikaziorik gabe” oldartu zitzaiela. Bost gazte zauritu zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi lagun atxilotu ditu gaur goizean Espainiako Poliziak, Mendillorriko Gazte Egunean, kalejira batean, izandako istiluen harira.
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzaren arabera, Mendillorrin eta Mutiloan egin dituzte. Atxilo eramandakoak 19 eta 23 urteko gazteak dira. Desordena publikoa, autoritatearen kontrako atentatua eta lesioak eragitea leporatzen diete.
Bestalde, Mendilloriko gazte mugimenduak ukatu egin du istiluak eragin izana eta, “eraso bortitz honen aurrean”, babesa eskatu dio Iruñeko Udalari.
Gazteek azpimarratu du Gazte Eguneko ekimenak egiteko baimena zutela eta Polizia “inolako justifikaziorik gabe” eta jarrera “guztiz zentzugabearekin” oldartu zitzaiela.
Gutxienez bost gazte erietxera eraman behar zituzten, Poliziak eragindako zauriak artatzeko.